Urriaren 24tik azaroaren 14ra luzatuko da auzolan-ariketa erraldoi honetan Agerreko, alegia, Nafarroa erdi eta hegoaldeko, produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
Ekin eta ekin, urteak dira jada Agerrean euskara sustraitzeko lurra landu eta iraultzeko lanetan dabiltzala. Auzolan erraldoi batean lantzen dugu lurra, euskaltzaleon arteko elkartasunez ematen diogu zolari behar duen eguzki, ur eta haizea.
Euskara hauspotzeko dabiltzan eragileek denon ekarpena behar dute baliabide ekonomikoz hornitzeko, baita haien eguneroko batailetan gainontzeko euskaltzaleen babesa eta arnasa sentitzeko ere. Lurraldeak batuz indarrak biderkatzeko aldia da Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada bidaliko diogu denon artean puzka!
Eman bultzada, indartu euskara_
AGERREKO UZTA EUSKARARI PUZKA!_
*Eskatu zure saskia eta eman %25a Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari!*
Urriaren 24tik azaroaren 14ra