
Laboren eskuragai
- Ziazerba
- Arrautzak
- Jogurt
- Olo irina
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Ontzi altu batean batean 3-4 eskukada ziazerba jarri eta irabiagailuarekin txikitu.
Ontzi horretan bertan, bi arrautzak jogurt eta erdirekin nahasi. Ondoren goilarakadaz goilarakada olo irina gehitu, etengabe nahasten dugun bitartean. Horrela masa homogeneo bat lortu arte.
Aurretik olioztatutako eta berotutako zartagi batean opilak egin.
*gomendio gisa, zartagia su ertainean berotu eta opilak jartzerakoan, sua igo gabe tapatuta egiten utzi. Hori bai, opilei buelta eman beharko zaie hala ere.
*nahi diren neurriko opilak egin daitezke, baina, puskatzeko arriskua ekiditeko gehienez eskukada itxi bat eduki dezatela gomendatzen dugu.
Opilak plater batean jarri, eta gainetik bota gordetako jogurt erdia apaingarri gisa.
IRUZKIN DIETETIKOA
Etxeko txikientzat, eta ez hain gazteentzat, ziazerba jatea nekeza izaten da. Zaporera ohitzen joateko modu ona da hau. Gainera, errezeta oso erraza eta erabilgarria izanik, haiekin egin dezakegu edozein momentutan. Gosari gisa, askarirako, afaltzeko…
Gainera, ziazerbak sukaldatzeko teknika ohikoena egostea izanik, bitamina gehienak galtzen ditugu, errezeta honetan ez ordea.