facebook instagram youtube
  • Limoi-gailetak txitxirio eta olo irinarekin.

    Laboren eskuragai

    • Limoia
    • Koko xehetua
    • Ekilore olioa
    • Irina
    • Olo irina
    • Txitxirio irina
    • Estebia
    • Legamia

    OSAGAIAK 16 GAILETENTZAT
    • Txitxirio irina 75gr
    • Olo irina 20 gr
    • Irin integrala 20 gr
    • Koko xehetua 15gr
    • Ekilore olioa 30 ml
    • Limoi baten zukua eta birrinketa
    • Ura 60 ml
    • Estevia 15 ml
    • Bainilla-esentzia 10 ml
    • Legamia kimikoko apur bat

    PRESTAKETA
    Piztu labea eta 180ºC-etara jarri.
    Ontzi batean, osagai lehor guztiak nahastu: txitxirio irina, olo irina, irin integrala, koko xehetua, legamia kimikoa eta limoiaren birrinketa.
    Dena ondo nahastu, geratzen diren osagaiak gehitu eta berriz nahastu.
    Eskuekin edo koilara batekin, 16 bola egin eta jarri laberako egokia den erretiluan labe-paperakin.
    Leundu bolak sardexka irinez igurtzita edo pixka bat heze batekin.
    10 minutuz sukaldatu, gorritu arte.
    Behin eginda daudenean, pausatzen utzi minutu 1 eta sareta batera pasa, zerbitzatu aurretik hoztu daitezen.


    IRUZKIN DIETETIKOA
    Gaileta hauek industrialak ordezkatzeko bikainak dira. Gainera, bere osagaiei esker, mikronutriente (bitaminak eta mineralak) asko ematen dizkigute eta beganoentzat egokia da.
    Ezin hobeak dira hainbeste gustatzen zaizun kafe horrekin hartzeko.