Laboren eskuragai
- Laranja
- Txokolatea
4 PERTSONENTZAKO OSAGAIAK
• 3 laranja
• 150gr txokolate beltz
• 2-3 koilarakada ur bero
PRESTAKETA
Laranjak zuritu eta xerra lodietan zatitu.
Txokolatea maria bainuan jarri eta urtzen hasten denean, 2-3 koilarakada ur bero gehitu eta ondo nahastu oso fina geratu arte.
Intxaurrak zuritu eta birrindu zati txikietan.
Busti edo ureztatu laranja-xerrak txokolatearekin eta gehitu intxaurrak gainetik.
IRUZKIN DIETETIKOA
Errezeta hoen osagai nagusia laranja da eta hari esker C bitamina eta zuntz ugari lortzen ditugu. Zuntza bermatzeko, fruta osoa jateari lehentasuna eman behar zaio zukuak kontsumitu baino.
Zaporeen konbinazioa ezin hobea da postretzat hartzeko.