Laboren eskuragai
- Kuia
- Esnea
- Irina
- Kakaoa
- Legamia
- Kanela
- Limoia
- Txokolatea
- Datilak
OSAGAIAK
• Kuia egosia (egosia, errea edo lurrunean eginda) 150 gr
• Irin integrala 90 gr
• Esnea ala olo, arbendola edo soja edaria 125 ml
• 3 Datil
• Kakao purua hautsean 40 gr
• Legamia 5 gr
• Kanela xehetua 5 gr
• Limoi, laranja edo mandarina birrinduak
• Txokolate beltza estalkirako
PRESTAKETA
Labea piztu eta 180ºC-etara jarri.
Katilu batean, birrindu egositako kuia datilekin eta esnearekin, masa likidoa lortu arte.
Beste katilu batean, irina, legamia, kakao purua eta fruta xehetua (laranja, limoia edo mandarina) nahastu.
Osagai hezeak gehitu lehorren gainean eta koilara edo espatula batekin nahastu, masa homogeneo bat lortu arte.
Olio pixka bat igurtzi moldearen paretetan.
Nahasketa moldera bota eta labean sartu 20 minutuz.
Prest dagoenean, pausatzen utzi.
Estaldurarako, txokolate beltza urtu, kontuz ibili erre ez dadin. Igurtzi browniea estaliz.
IRUZKIN DIETETIKOA
Gozoa eta, bereziki, txokolatea gustatzen bazaizu, brownie hau aukera ezin hobea da egun gozo horietarako. Brownie klasikoarekin konparatuz, honek hainbat antioxidatzaile ematen dizkigu eta oso asetzailea da.
Gure errezetak gozatzeko modu bat azukrearen ordez datilak, estebia, platano heldua… erabiltzea da. Horrela, askoz ere osasungarriagoak diren elaborazioak lortzen ditugu, baina hainbeste gustatzen zaigun ukitu gozo hori alde batera utzi gabe.