Laboren eskuragai
- Kuia
- Gazta
- Oliba olio birjina extra
- Gatza
- Piper beltza
- Tipula
- Barazki salda
- Arroza
- Txanpinoiak
2 PERTSONENTZAKO OSAGAIAK:
PRESTAKETA
Tipula txikitzen dugu eta oliba olio birjinarekin frijitzen dugu.
Kuia zuritzen eta zatitzen dugu (geroz eta txikiagoa moztu geroz eta azkarrago sukaldatuko da) eta aurretik egindakoari gatza eta piper beltzarekin gehitzen dugu. Biguntzen hasi arte sukaldatzen uzten dugu (20 minutu).
Txanpinioiak garbitzen eta xerratan moztu eta gehitu. 2-3 minutuz sukaldatzen utzi.
Arroza gehitu eta erregosi gainerako osagaiekin ondo nahastuz, zaporea har dezan. Ondoren, pixkanaka-pixkanaka barazki salda gaineratu eta nahastu.
Su motelera sukaldatu 20-22 minutuz. Kontu handia izan behar dugu likidorik gabe ez gelditzea, ez lehortzeko.
Ia prest dagoenean, gazta gehitu eta nahastu.
Zerbitzatu eta nahi izanez gero gatza gehiago jarri.
IRUZKIN DIETETIKOA
Errezeta hau, plater gozoa eta elikagarria jateko aukera bikaina da. Oso asetzailea izateaz gain, onura ugari dakarkigu, ahala nola: mikronutrienteak, zuntza eta oliba olio birjinari esker gantz monoasegabeak.