Laboren eskuragai
- Gari beltza
- Oliba beltza
- Tipula
- Polenta
- Shoyu saltsa
- Ekilore olioa
- Gatza
Gari beltza garbitu eta 2 orduz uretan edukiko dugu.
Kazo batean 3 baso ur jarriko ditugu, gatz pixka batekin. Irakiten hasten denean, gari beltza gehituko dugu. Ur guztia xurgatzen duenean, listo. Gari beltza gorde.
Bitartean, tipula eta shitakeak laukitan ebakiko ditugu.
Zartaian pasako ditugu, gatz pixka batekin, 7-8 minutuz. Sua itzali baino lehen, shoyu tanta batzuk erantsiko ditugu.
Azeitunei hezurra kendu eta zatitu egingo ditugu.
Ondoren, guztia ongi nahasi eta belarrak gehitu.
Hanburgesa forma eman eta polenta-irinean pasata frijitu.
On egin!