facebook instagram youtube
  • Ilarrak arrautza galdarraztatuekin

    Laboren eskuragai

    • Ilar txikia
    • Arrautzak
    • Porrua
    • Tipula
    • Baratxuria
    • Tomatea kontserban
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza
    • Espezieak

    OSAGAIAK (2 pertsonentzako)

    • 600g ilar
    • 4 arrautza
    • Porru-erdia
    • Tipula-erdia
    • 2 baratxuri ale
    • Tomate birrindua
    • Oliba olio birjina
    • Gatza
    • Piperbeltza

      PRESTAKETA

      Hasteko, tipula eta bi baratxuri aleak txikitu. Ondoren, pixka bat salteatu zartagian oliba olio birjinarekin. Ziurtatu zartagia behar bezain handia dela errezetaren osagai guztiak sartu dadin. 

      Orain, porrua puskatu eta tipula eta baratxuriarekin batera gehitu. Osagaiak zartagian prestatu bezala, gatza eta piperbeltza bota. Ondoren tomate birrindua gehitu eta murrizten utzi.

      Azekenik ilarrak eta arrautza osoak gehitu. Estali zartagina tapa batekin eta su motelean sukaldatu, minutu pare batzuez. Platerera atera eta errezeta prest egonen litzateke.

      IRUZKIN DIETETIKOA

      Errezeta hau erraza eta azkarra da, barazkiak jateko eta ez aspertzeko beste modu bat da. Gainera, orain ilarrak hasi direla, bertako eta denboraldiko produktuak jateko modu oso on bat da.