facebook instagram youtube
  • Gari-beltz eta baba entsalada

    Laboren eskuragai

    • Baba
    • Gari beltza
    • Barazki salda
    • Intxaurrak
    • Errefautxoa
    • Tipula
    • Ozpina
    • Espezieak
    • Gatza
    • Oliba olio birjina extra

    OSAGAIAK

    • 400g baba
    • 200g gari-beltz
    • 400ml barazki-salda
    • 150g intxaur
    • Errefautxo sorta bat
    • Tipula bat
    • Oliba-olio birjina
    • Koilarakada bat ozpin 
    • Espeziak gustura
    • Gatza

    PRESTAKETA

    Babak lapiko batean jarri, ura irakinarekin, eta egosi samurrak egon arte. Xukatu eta gorde. Gari-beltza urarekin garbitu eta barazki saldarekin irakin, samur baina sendo samar egon arte. Xukatu.

    Intxaurrak zatitu. Errefautxoak garbtu eta laminatu eta tipula puskatu. Ontzailearen osagai guztiak irabiatu. Gari-beltza entsaladan jarri eta babekin, errefautxoarekin, intxaurrekin eta tipularekin nahastu. Ongailua gainetik bota eta zerbitzatu eginen dugu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Gari-beltza zereal aleen antzekoa da, hazia bada ere eta entsalada arinak eta zapore guztiz freskoa prestatzeko balio du. Gainera baba-garaia denez, ezin hobea da konbinazio ikusgarri eta gozo horietarako.

    Gari-beltzez eta babaz egindako entsaladaren errezeta hau lehen plater gisa erabil daiteke, oso asegarria baita. Lan pixka bat aurreratu nahi baduzue, azken uneko lanak arintzeko, gari-beltza aldez aurretik egostea gomendatzen dizuet.