Laboren eskuragai
- Kanela
- Olo malutak
- Agabe siropea
- Fruitu lehorrak
- Haziak
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Kailu batean olo-malutak, fruitu lehorrak, haziak eta kanela nahasiko ditugu. Ondoren agabe-siropea gehituko diogu eta berriro ondo nahasiko dugu. Labeko erretilu bat, labeko paperarekin estaliko dugu, eta bertan masa zabaldu. Labean sartuko dugu, 180ºC-tan 15 minutuz. Atera eta buelta emanen diogu, ondo mugituz. Labean beste 10 minutuz sukaldatuko dugu, mueslia kurruskaria egon arte.
IRUZKIN DIETETIKOA
Muesli osasuntsu hau aukera bikaina da gosaria edo arratsaldekoa egiteko, ez baitu azukre ez gehigarririk eta ezin hobea da fruta eta jogurtarekin nahasteko. Muesli honek asetasuna eta energia emanen digu gure eguna indarrez jarraitzeko.