facebook instagram youtube
  • Endibiak gazta eta ezti pikantearekin

    Laboren eskuragai

    • Eztia
    • Espezieak
    • Ozpina
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza
    • Intxaurrak
    • Gazta
    • Endibia

    OSAGAIAK

    • 4 endibia
    • 30g ezti
    • Cayena piperra
    • 10ml sagar-ozpin
    • 20ml oliba-olio birjina
    • Gatza
    • Piperbeltza
    • Intxaurrak
    • 80g gazta ondua

      PRESTAKETA

      Lehenik eta behin, ezti pikantea prestatuko dugu. Horretarako, pote batean eztia eta cayena sartuko dugu, eta 3 egunez uztiko dugu. Ezti pikantea lortu ondoren, oliba olioarekin eta ozpinarekin nahasi eta gorde.

      Endibiak ondo garbitu eta erditik moztuko ditugu. Endibien barnealdea lehen prestatu dugun nahasketarekin bustiko dugu eta gatza eta piperbeltza gehituz. Zartag bat su ertain-altuan berotu.

      Zartagia berotu ondoren, oliba-olio pixka bat gehituko diogu eta endibiak jarriko ditugu, barnealdera begiratuz. 3 minutu pasatakoan buelta emanen diogu kontu handiz eta beste minutu pare batez uztiko dugu. Urre-kolorea hartu beharra dute.

      Intxaurrekin eta gaztarekin zerbitzatu. Zapore gehiago hartu dezan, aurrez intxaurrak pixka bat txigortu. Amaitzeko, piperbeltz eta oliba-olio pixka bat gehitu.

      IRUZKIN DIETETIKOA

      Plater honetan, endibiaren mikaztasuna eta gaztaren intensitatea, intxaurren kurruskariekin eta ezti pikantearekin batera oso ondo geratzen dira. Sarrera gisa edo plater nagusi batekin zerbitza daiteke. Arroz integralarekin eta arrainarekin edo arrautzarekin ere zerbitza ditzakezu eta otordu konpleto bat lortuko duzu.