facebook instagram youtube
  • Bruselazak labean koko xehetuarekin

    Laboren eskuragai

    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza
    • Mostaza
    • Koko xehetua
    • Piper beltza

    OSAGAIAK

    600 gr bruselaza

    30 ml oliba-olio birjina estra (edo koko-olioa)

    1 goilara Ziape-hazi (mostaza)

    15 ml ziape (mostaza)

    10 ml jerez edo sagar ozpina

    2 koilarakada koko xehetu

    Gatza

    PRESTAKETA

    Berotu labea 200ºtan eta prestatu bruselazak geruza batean zabaltzeko adinakoa izan dadin.

    Bruselazak garbitu, ustelduta dauden kanpoko hostoak ondo kendu.

    Erdibitu edo laurdenetan zatitu oso handiak badira

    Nahastu olioa ziapearekin, ozpinarekin, ziape-haziekin eta gatz eta piperbeltz pixka batekin, eta bota azen gainean.

    Labean sartu 15 bat minutuz; atera kontu handiz, gehitu kokoa eta olio pixka bat gehiago.

    10-15 minutu gehiago sartu labera, gehiegi ez pasatzea zainduz!

    Zerbitzatu koko birrinduarekin eta piperbeltzarekin.

    .