Laboren eskuragai
- Batata
- Irina
- Legamia
- Espezieak
- Gatza
- Oliba olio birjina extra
- Arrautzak
- Intxaurrak
- Laranja
- Limoia
- Bikarbonatoa
- Panela
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Lehenik, batata karratutxoetan moztuko dugu. Ondoren irakiten jarriko dugu biguina egon arte. Iragazi eta pure bat sortuko dugu. Limoi azal birrindua gehitu eta gorde egingo dugu. Labea 200ºC-tan berotuko dugu. Ontzi zabal batean irina, maizena, legamia eta bikarbonatoa nahastuko ditugu. Ondoren kanela, intxaur muskatua eta gatza bota. Dena berriro nahastuko dugu.
Beste ontzi batean, arrautzak irabiatu eta azukrea botako diogu. Nahastu dena homogeneoa izan arte. Olioa eta laranja-zukua gehituko dizkiogu, berriro irabiatuz. Osagai likido hauek batata-purean nahasiko ditugu. Ondoren pixkanaka-pixkanaka, osagai lehorrak gehituko dizkiogu, kontu handiz nahasiz, pikorrik sortu ez dadin.
Magdalenak egiteko erretilua prestatu eta ertzeraino beteko dugu. Gainetik kanelarekin hautseztatuko dugu. 20-25 minutuz sukaldatuko ditugu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Gaur, batata eta intxaur magdalena gozo hauek ekartzen ditugu. Bizkotxo samur baten antzeko testura daukate. Naurri handi batean, batatari zor diote beren gozotasuna eta aberastasuna. Ezin hobeak dira ogitarteko gozo bat nahi dugun une horietarako. Aurrez ere presta ditzazkezu eta kanpora eraman, horrela, osasuntsua ez den elikagairen bat erosi beharrik ez izateko.