facebook instagram youtube
  • Barazki-ogia glutenik gabea

    Laboren eskuragai

    • Brokolia
    • Ziazerba
    • Irina
    • Arrautzak
    • Gatza
    • Espezieak
    • Legamia

    OSAGAIAK

    • Barazki egosiak (brokolia eta ziazerba) katilu ¾ 
    • Arrautza bat
    • 2 koilarakada gluten gabeko irina aukeran
    • Gatza
    • Baratxuri-hautsa
    • Tipul-hautsa
    • Legamia koilarakadatxo bat

    PRESTAKETA

    Osagai guztiak pixkanaka nahastu, pikorrik gera ez dadin. Aurrez koipeztatutako molde batean masa botako dugu (hobe 25 x 10 cm-koa bada). Masa labean sukaldatuko dugu, aldez aurretik 180ºC-tan berotuta 25 minutu inguru. Hozten utzi eta xafletan moztu. Nahi den elikagaiekin bete daiteke.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Gosari/hamaiketakoa nahiz bazkari/afaria egiteko erabil daiteke, proteinaren batekin eta beste barazki batzuekin bete daiteke. Errezeta hau ezin hobea da kalitatezko ogi ona geratzen ez zaigun uneetako eta hain osasuntsuak ez diren moldeko ogi tipikoak erabili nahi ez ditugunerako. Bertsio hau espreski barazkiekin egiten da.