Laboren eskuragai
- Kale aza
- Ziazerba
- Apioa
- Sagarrak
- Mandarina
- Limoia
- Jenjibrea
OSAGAIAK
• ½ apio-burua
• Ziazerba kikara 1
• Kale-sorta 1 (aza kizkurra)
• Sagar berde 1
• 2 mandarina
• Jenjibre fresko koilarakada bat
• Limoi-zukua (C bitamina gehiago lortzeko, nahi izanez gero)
PRESTAKETA
Garbitu, zuritu eta txikitu frutak eta barazkiak, eta moztu zati txikitan.
Zuritu klementina eta garbitu jengibrea.
Piztu zukugailua eta pasatu osagai guztiak. Pixkanaka egitea gomendatzen da, trabarik ez egiteko.
Zerbitzatu freskoa edo gorde itxita ontzi batean 24 orduz.
IRUZKIN DIETETIKOA
Fruta eta barazki gordinen kontsumoari esker, hobeto aprobetxa ditzakegu ematen dizkiguten
propietate guztiak (mineralak, bitaminak, zuntza, etab.). Izan ere, sukaldatzean, horietako batzuk
galdu egiten dira.
Kaleari dagokionez, osasunarentzat onura ugari dituela ikusi da, A (ikusmena), C, K (koagulazioa) bitaminak, azido folikoa (B9), kaltzioa (jogurta baino gehiago), burdina (haragi gorria baino gehiago) etab. dituzte. Horrez gain, landare – proteinen eta zuntz bikainaren iturria da kalea.