facebook instagram youtube
  • Brokoli albondigak

    Laboren eskuragai

    • Brokolia
    • Arrautzak
    • Ogi xehetua
    • Espezieak
    • Tomatea kontserban
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza

    OSAGAIAK

    • Brokoli bat
    • Arrautza bat
    • 100g ogi xehetu
    • Albahaka
    • Tomate saltsa (Tomate birrindua aukera ona da)
    • Oliba-olioa
    • Piperbeltza
    • Gatza

    PRESTAKETA

    Lehenik, brokolia hartu eta adartxoak bereizi. Ondoren ur hotzarekin garbitu eta ondo lehortu. Lehorrak daudenean, loreak birrindu eta ontzi batean utziko dugu. Zurtoinak ez bota, beste errezeta baterako gorde.

    Baratxuri-ale bat puskatu eta brokoliari gehitu. Perrexila, 50g ogi xehetu eta gazta gehitu. Arrautza bat ontzi barrura gatz pixka batekin gehitu. Masa guzia ondo nahasi, ongi integratua egon arte.

    Eskuak oliba-olio pixka batekin igurtzi, masa ez itsasteko. Albondiga forma eman, saiatu denak tamaina berdintsukoak izatea. Pasatu albondiga guztiak gainerako ogi birrinduan eta labera sartu, 180ÂșC-an 15 minutuz. Gogoratu buelta ematea, alde guztietatik uniformeki sukaldatzeko. Errezeta hau aire-frijigailuan ere egin daiteke. 

    Ondoren tomate saltsa sukaldatuko dugu. Tomataeari albahaka, gatza eta piperbeltza gehitu, irakiten pare bat minutuz utzi.

    Amaitzeko, albondigak plater batean jarriko ditugu tomate saltsarekin batera.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Zure menuetan barazki gehiago sartzeko ideia bikaina eta oso osasuntsua da, izugarri gustatuko zaizuna. Eta barazkiak jatea kostatzen zaien haurrak badituzu, errezeta hau oso lagungarria izango da horretarako, hain gozoak direnez, konturatu gabe janen baitituzte.