facebook instagram youtube
  • Aguakate trufak

    Laboren eskuragai

    • Gurina
    • Kakaoa
    • Txokolatea
    • Ahuakatea

    OSAGAIAK (18 trufa)
    • 100gr gozogintzarako txokolatea
    • 100gr gurina
    • Aguakate heldu 1
    • Kakao purua (50gr gutxi gorabehera)

    PRESTAKETA
    Jarri txokolate tableta eta gurina mikrouhinerako egokia den ontzi batean.
    40 segundoko tarteetan urtu (40 segundotik behin nahasten dugu eta berriz beste 40s jartzen dugu). Urtu ondoren erreserbatu.
    Aguakatea erditik ireki, hezurra kendu eta koilara baten laguntzaz mami guztia atera. Plater batean jarri eta sardexka batekin txikitu.
    Aguakate txikitua, txokolatea eta gurina dauden ontzira gehitu eta ondo nahastu.
    Masa ondo maneiatzeko, izozkailuan sartu behar dugu, sendoago dagoela ikusi arte (10-15 min).
    Loditasuna lortutakoan, eskuetako ahurrarekin bolatxoak egiten hasiko gara, eta kakao purutik pasatuko ditugu, horrela masa guztia bukatu arte.
    Trufa guztiak eginda ditugunean, hozkailuan sartu behar ditugu 20 minutuz, sendoagoak izan daitezen. Unean bertan jaten ez badira, hozkailuan gorde.


    IRUZKIN DIETETIKOA
    Gozoa eta, batez ere, txokolatea maite badituzu, aguakate trufa hauek izugarri gustatuko zaizkizu. Zapore handia dute, eta zenbat eta txokolatearen % altuagoa izan, orduan eta handiagoa izango da trufen zaporea.
    Saiatu %85 baino gehiago kakao duen txokolate batekin egiten, ahalik eta azukre gutxien izan dezan. Ohituta ez bazaude, joan pixkanaka %-a igotzen, eta ikusiko duzu nola ohitzen duzun ahosabaia, gero, ez duzu esne arrunteko txokolatera itzuliko nahi.