Joan den asteburuko eguraldi epelarekin Elikako tomate gehienak kolpetik gorritu eta jateko momentu onenean daude honezkero. Bidegorritik paseoan ibiltzeko ohitura baduzue, konturatuko zineten lur-eremu handian dutela landatua tomatea eta beraz, kolpetik tomate asko gorritzen bazaizkie, denbora tarte laburrean kontsumitu behar dira. Horregatik egiten dizuegu hemendik elkartasunerako deialdia, kontsumitzaile gisa nekazariei laguntzeko ardura baitugu, haiek urte osoan zehar elikagai osasuntsuekin ematen diguten zaintzaren truke. Pentsa zein zaurgarriak diren eguraldiarekiko.
Egunero ekartzen hasi zaizkigu, ez dakizue nolako itxura eta zapore bikaina duten!! Egia esan benetan zortedunak sentitzen gara horrelako elikagai osasuntsuak bertatik bertara eskuratzeko aukera izateagatik. Milesker bihotzez neskak!! Baliatu aukera!! Bai baitakizue behin tomateen denboraldia amaituta hilabete luzeetan zehar ezingo ditugula freskoan kontsumitu.


