Ondu
Eguzkitza Getarian, itsasoari bizkarra emanez eta hegoaldera begira kokatutako baserria da, leku epel eta eguzkitsua da. Bertan Agurtzane eta Asierrek duela lau urte baserriko inguruak eta lursailak garbitzen, indaberritzen eta berrerabiltzen hasi ziren, amets bat baitzeukaten: ahuakateak landatzea.
800 ahuakateondo jarri zituzten, eta hauei esker amets hori gaur egun ogibide eta bizimodu gisa daukate. Naturaren erritmoa errespetatuz, teknika naturala erabiliz eta kimikorik gabe ekoizten dituzte ahuakateak; honi esker kalitate gorenenko produktua lortzen dute.
Hainbat motatako ahuakateak dauzkate: Bakon, Hass eta Fuerte. Zein baino zein gustagarriagoa!
Proiektuaren inguruan, edo haien inguruan gehiago jakin nahi ezkero, webgunea bisitatzeko gonbidapena egiten dizuegu.
Produktuak
- Ahuakatea


