facebook instagram youtube

Mucha Kombucha

Griffin kaliforniarra da Mucha Drinks proiektuaren arima. Oiartzunen kokatuta duten lantegian elaboratzen duten kombucha eskuz, osagai ekologiko eta naturalekin. Metodo tradizionalak erabiltzen dituzte eta lote txikitan ekoizten dute, produktuaren osotasuna, zaporea eta gure osasuna errespetatzeko.

Mucha kombucha osasunaren eta zaporearen, azidotasunaren eta gozotasunaren, energiaren eta barealdiaren arteko fusioa da.

Noizean behin zapore berriak merkaturatzen dituzte, haien baloreak konpartitzen dituzten beste pertsonekin elkarlanak eginez.

Eskaintzen dituzten kombuchak originala, sagar eta jenjibreduna, koko eta baniladuna, kafe zaporekoa eta granaduna dira. Orijinala eta sagar eta jenjibreduna 750ml-ko ontzietan eskuragai ditugu eta ontziak itzultzen dira, dagokion pizgarri ekonomikoarekin.

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Kombucha