facebook instagram youtube
  • ES
  • Lavandula kosmetika naturala

    Ainara eta Ainhoak osatzen dute Lavandula proiektua. Kosmetika naturala eta ingurumena errespetatzen duena formulatu eta egiten dute Otxandioko laborategian. Osagai natural eta ekologikoekin eginak eta KM0 filosofia betetzen dutenak. Bach loreak erabiltzen dituzte formulazioetan eta ez dituzte animalietan testatzen. Haien laborategian egiten dira beren produktu guztiak, eta AEMPSen eskakizun guztiak betetzen dituzte, kalitate eta segurtasun kontrol zorrotzekin.

    Erabiltzen duten lehengaia %100 naturala da, hotzean 1. presioko BIO landare-olioak, Bach loreak, kalitatezko olio esentzialak eta kontserbatzaile naturalak erabiliz. Haien baratze propiotik lehengaien zati bat biltzen dute, hala nola, kalendula-lorea, kamamila, erromeroa, ezkaia, etab. Ez dituzte parabenoak, silikonak, petroliotik eratorritako produktuak, kontserbatzaile kimikoak eta olio sintetikoak erabiltzen, eskaintzen dizkiguten produktuak Bio, naturalak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak izan daitezen.

    Azal mota guztietarako kremak, seruma, begi ingurukoa, eskuetakoa, desmakilatzailea, ukenduak, after-sunak, xaboi eta xanpu solidoak egiten dituzte.

    Ezaugarria: Ekologikoa.

    Produktuak

    • Kremak
    • Seruma
    • Desmakilatzailea
    • Ukenduak
    • After-suna
    • Xaboia
    • Xanpua