Maira
2015 urtean hasi zen martxan Etxalarren. Proiektu familiarra da, eta herri txiki batean bizitzea ahalbidetzen die Ander eta Aloñari. Berriki Adela ere hasi da haiekin lanean, ogia egiteaz gain banaketaz ere arduratzen delarik.
Ogingintza ekologikoa lantzen dute. Irinak ekologikoak eta harrizko errotan xehetutakoak dira; zereal alearen nutrizio elementuak ahalik eta hoberen aprobetxatuz. Haiek hazitako etxeko legami naturalekin eta ama orearekin bakarrik egiten dute lan eta hartzidura prozesu luzeetan oinarritzen dira.
Ogi eskaintza zabala dute: garia, espelta, zekale, lino haziduna, muesly, gari-beltza eta opiltxoez gain, madalenak ere ekoizten dituzte.
Ezaugarria: Ekologikoa.
Produktuak
- Ogia
- Madalenak