facebook instagram youtube

Etxetxo Barazkiak

Joxerra Mikeo da gaur-egun Egia eta Intxaurrondo auzoen tartean kokatuta dagoen Etxetxo Baserrian lurra lantzetik bizi den laugarren belaunaldia, bere birramona hasi baitzen barazkiak saltzen. Joxerrak beste urrats bat egin du, ekologikoan ekoizten baitu, guztiz ongarri naturalak erabiliz. Zuzeneko salmentaren aldeko apustua egiten du, Donostiako kontsumo-talde desberdinak zein Labore garaian-garaiko barazkiekin hornituz. Ekoizpenean aniztasuna izaten saiatzen da.

Ezaugarria: Ekologikoa

Produktuak

  • Ziazerba
  • Tipulina
  • Tomatea
  • Alberjinia
  • Kuiatxoa
  • Kuiluzea
  • Ahuakatea
  • Erremolatxa