facebook instagram youtube

Irrika Gluten Free Bakery

Etxeko txikiek bizitzako plazer gozoez gozatzen jarraitzeko modua izan zezaten hasi zen glutenik gabeko gozogintzan Ainara. Maitasunetik eta sukaldaritzagatik sentitzen duen pasioagatik sortu zen beraz, Irrika.
Gozogintza eta okintza inklusiboa eskaintzen du, glutenik gabe, modu osasungarrian eta bertako produkutu ekologikoak erabiliz, askorentzat debeku diren bizitzako plazer gozoak guztion esku jartzeko asmoz.

Arrasateko lantegian egiten dituen 1kg-ko ogiak enkarguz ekartzen ditugu soilik, ostiralera arte duzue eskaera egiteko aukera eta asteartetan ekartzen dizkigu.

Eskaintza zabala du: arto, gari beltz eta oloz eginiko ogiak, boniato, azenario zein kalabazaz eginiko donutsak, madalenak, gailetak, palmerak,…

Donutsak egiteko ez du azukrerik erabiltzen, datil eta sagar konpota darabiltza gozo ikutua emateko. Ogia egiteko berriz, 12 orduko hartzidura egiten du; horrek bere xamurtasuna luzatzeaz gain, bitaminak hobeto xurgatzea, gluzemia indizea txikiagoa izatea eta digestioa errazagoa izaten laguntzen du. Gailetak egiteko azukrearen ordez panela erabiltzen du.

Donutsek astebeteko iraungitzea dute eta hozkailuan gordetzea gomendatzen da. Izoztu ere egin daitezke eta, kasu horretan, hiru hilabetean kontsumitzeko aukera zenukete (ordu erdian deskongelatzen dira). Gailetek berriz, hilabeteko iraungitze epea dute.

Ez galdu Sukalerrian saioan egin zioten elkarrizketa.

Produktuak

  • Gailetak
  • Ogia
  • Moldeko ogia