facebook instagram youtube
  • Ehungintza ikastetxeetan

    Azaroan zehar, lau astez jarraian, landu dute Elizalde Herri Eskolako DBH3ko ikasleek Moda azkarraren gaia. Aurreneko bi astetan moda azkarrak ingurumenean eta giza eskubideen arloan dituen eraginak ezagutu ostean, hirugarren saioan marka handiek darabiltzaten marketing estrategiez aritu dira eta azkeneko astean berriz, lanketa borobiltzeko alternatibak landu dituzte. Bertan kokatzen da azaro amaieran egin genuen 1. Arropa Truke Azoka ere.