Kanpainak

Eguberrietako arkume ekologiko kanpaina
Abian dugu Eguberrietako arkume ekologikoaren kanpaina. Aurten bi aukera izango dituzue eskura: batetik, Hernaniko Telleri Zahar baserrikoa eta bestetik, Zuberoako Paxkoteia etxaldekoa. Irizpide desberdinen baitan aukeratu ahal izango duzue: gertutasuna, […]

Enbotatzeko tomate ekologikoaren kanpaina
Iaz egin genuen moduan, aurten ere gure ohiko ekoizle bihurtu den Ricardo Antonen eskutik Kaparrosoko enbotatzeko tomate freskoa eskuratu ahal izango dugu datorren astean. Kanpainen deialdia fruituen ekoizpen mardula dagoenean […]

Enbotatzeko pikillo piper ekologikoaren kanpaina
Kaparrosoko enbotatzeko pikillo piper freskoa, bildu eta zuzenean Laborera ekarria.Eskaerak: 2021eko urriaren 1ko eguerdi arteJasotzeko: 2021eko urriaren 5etik aurrera 1,6 €/kg Gutxieneko eskaera: 5kg Animatu eta egin zuen eskaerak!

Zainzuri ekologikoen kanpaina
Nafarroako Erriberako zainzuri freskoak, bildu eta zuzenean Laborera ekarriak.Eskaerak: 2021eko maiatzaren 16ra arteJasotzeko: 2021eko maiatzaren 18tik aurrera 5 €/ 1kg-ko sorta Animatu eta egin zuen eskaerak!

Orburuak
Nafarroako Erriberako orburu freskoak, bildu eta zuzenean Laborera ekarriak.Eskaerak: 2021eko maiatzaren 16ra arteJasotzeko: 2021eko maiatzaren 18tik aurrera 3’10 €/dozena Animatu eta egin zuen eskaerak!

Arkume ekologikoa
Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko mugan kokaturiko Lohitzun herrixkako Paxkoteia etxaldeko Edouarden esnetako arkume ekologikoa eskuratzeko aukera berri bat izango dugu aste Santurako, Hutzean ontziratua eta izoztua.ERDIA 2,5kg ala OSOA […]


