facebook instagram youtube
  • Bizikleta eguneko hamaiketako osasuntsua

    Uztailaren hasieran lanera txirrindan joanda Bizikleta egunean parte hartu zuten ABB Niesseneko langileek bapo gosaldu zuten bertako eta garaian garaiko elikagai ekologikoekin. Garraio jasangarriagoa sustatzeko ekimen polita iruditu zaigu, ea egunerokoan gero eta gehiagok hartzen duten laneko joan-etorriak oinez, bizkletaz edo garraio publikoa erabiliz egiteko erabakia.