facebook instagram youtube
  • Bizi baratzearen 2. orria

    Bizi Baratzea Orria formatu oso bereziko aldizkaria da. Batetik, urtaro bakoitzean landareak lantzeko jakintza praktikoa emango du. Bestetik, Lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak jorratuko ditu, ilustrazio, argazki eta bitxikeriez osatuta. Gainera, orria erabat zabalduta poster eder bat deskubrituko dugu.

    Urtaro bakoitzaren hasieran argitaratuko du Argiak: martxoa, ekaina, iraila eta abenduko azken astean (ARGIAko bazkideek astekariarekin batera jasoko dute doan)

    Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen dituzte Argiako kideek sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen.

    Bizi Baratzea Orriaren 2. zenbakia salgai dugu Laboren!

    Honako edukia du:

    Tomateak posterra: tomatearen historia, Euskal Herrian bertakotutako barietateak eta zaintzeko aholkuak Marta Barbak azaldua eta Ione Larrañagak ilustratua

    Zer egin udan? Baratzean (Jakoba Errekondo), basoan (Markel Arriolabengoa), haziekin (Kelo Arribas) eta sendabelarrekin (Garbiñe Larrea)

    Metabelarra nola egin: Urnietako Besabiko Juan Mieli ikasia (Eli Pagola)

    A ze pagotxa! Nola lantzen da? (Garazi Zabaleta)

    Uraren arabera diseinatutako landa bat bada: Harri Herri Nekazaritza proiektua, Uharte Arakilen (Estitxu Eizagirre)

    Xabiroia: Oinatz pozoituak euskal hondartzetan (Eneko Bachiller)

    Eskuratu zure alea!!