
Laboren salgai ditugun barazki fermentatuak Lodosan Nereak ekoitzi eta Ferment-Art zigilupean merkaturatzen dituenak dira. Aukeran barietate desberdinak ditugu: aza eneldorekin, tradizionala, lonbarda eta azenarioa eta kimchi baechu.
Barazki fermentatuak oso elikagai interesgarriak dira gure osasunerako hesteetako mikrobiota osasuntsu mantentzen laguntzen dutelako. Gainera, etxean prestatzea oso erraza da.
Joan den udaberrian Nerea Zorokiain ekoizleak formakuntza bat eman zigun eta zuekin partekatzea ideia ona dela pentsatu dugu, denon eskura jartzeko naturak eskaintzen dizkigun tresna aberatsak hauek. Gure inguruan tradizionalki, beste hainbat herrialdetan ez bezala, ez da barazki fermentatuak kontsumitzeko ohiturarik egon, eta merke-merkeak ere ez direnez, elikagai hauen kontsumoa demokratizatze aldera etxean egitera animatzen zaituztegu.
Hona hemen aipatutako tutoriala:
Formakuntza saioan honako gaien inguruan ere hitz egin zigun Nereak:
Hartu tartetxo bat gaiaren inguruan gehiago jakiteko, merezi du eta!