Glutena zerealetan dagoen proteina bat da, hala nola, garian, garagarrean, zekalean, trikalean (zekale eta gariaren nahasketa) eta espeltan eta horrek, erantzun immunitarioa eragiten die digeritu ezin duten pertsonei.
Naturalki glutenik ez duen zereala da oloa, baina lantegietan gertatzen den kutsadura gurutzatuaren ondorioz, hau da, glutena duen beste zereal bat oloaren leku berdinean tratatzeagatik, merkatura kutsatuta iritsi daiteke. Beraz, glutenik ez duela ziurtatzeko, ontzian “glutenik gabe” ageri dela ziurtatu, lasai kontsumitzeko.