Denok entzun dugu noizbat “egunean 5 fruta eta barazki pieza bat jan behar dituzu” “haragi gorriaren kontsumoa murriztu behar duzu” “azukrearen kontsumoa gutxitu” “gutxienez astean hirutan lekaleak jan” eta horrelako milaka esaldi, baina, benetan baditugu gomendio guzti horiek betetzeko tresnak?
Aholku guzti hauek praktikara eramateko txoko honetan gomendio praktikoak aurkituko dituzu dieta goxo eta elikagarriaren bitartez bizitza osasuntsu bat izateko.
Atal honetan, astero igoko ditugu zure eguneroko bizitzarako baliagarriak izango zaizkizun edukiak, eta, bide batez, asko ikasiko duzu elikadura-ohiturak nola hobetu.
Aste honetan gure elikadura hobetzeko bide-orria partekatu nahi dugu zuekin.