facebook instagram youtube
  • Mikrouhinak eta tupperrak

    Tupperrak eta mikrouhinak seguruak dira gure osasunerako?

    Mikrouhinen inguruko zurrumurru eta mitoen artean segurtasuna dago. Izan ere, janaria erradiazioarekin kutsatu eta minbizia eragin dezakeela esaten da baina zientzian eta osasun publikoan lanean ari diren erakundeen arabera, mikrouhinak sukaldatzeko teknika seguru, higieniko eta energetikoki merkeak dira.

    Mikrouhinek onda txiki eta oso potenteak bidaltzen dituzte, hauek etengabean mugitzen ari den plater bat eta haizagailu bat izan ohi dute, uniformeki janaria berotzeko asmoz.

    Izan ere, jakiaren erdiguneraino bidaiatzen dute aipatutako onda txikiek, eta bertan urarekin kontaktuan jartzean frikzioa eragiten dute, hots beroa.

    Gailu segurua bada ere, berotzen duguna zein ontzitan berotzen dugun kontutan hartu beharko genuke. 

    Hau horrela, platerrak, buztinezko edo kristalezko ontziak aukera ona dira, baina, baita zigiludun tupperrak ere. Hauek segurtasun neurriak betetzen baitituzte.

    Beraz, tupper bat mikrouhinera sartzerakoan kontutan hartu beharko genuke ea zein materialekin egina dagoen. Hau dela eta, plastiko mota batzuekin, eta baldintza jakin batzutan eginiko tupperrek zigilu hau eduki behar lukete:

    Baina ez hori bakarrik, tupper bat erosterakoan zein zigilu dituen begiratzea komeni da:

    1. Jakiekin kontaktu segurua – Hau da, ez dute mikroplastikorik askatzen
    2. Mikrouhinan berotu daiteke – edo tenperatura altuetan
    3. Ontzi-garbigailuan sartu daiteke
    4. Hozkailuan sartu daiteke