Lekaleak oso jaki gomendagarriak dira, nutrizionalki oso interesgarriak izateaz gain, ekonomikoki irisgarriak eta sukaldatzerakoan aukera anitzak eskaintzen dizkigute. Lekaleak, gainera, hainbat formatutan eros daitezke: lehorrak, freskoak, egosiak, kontserban, izoztuak eta tranformatuak (irinak, edariak, hartzitua, etab.).
Hala ere, batzuetan, jan ondoren, pertsona batzuk ondoez gastrointestinalak izaten dituzte (hantura, gasakā¦).
Izan ere, lekaleek zuntz asko dute, eta heste lodira iristean, bakterioek hartzitu egiten dute zuntz hori, eta gasak sor ditzakete. Hori oso onuragarria da osasunerako, baina deserosoa izan daiteke. Hau dela eta, ongi egostea gomendatzen da (6-12 ordu lehenago uretan beratzen eduki). Ernamuinketa- eta hartzidura-prozesuetan ere gutxitu egiten dira flatulentziak eragiten dituzten konposatu batzuk. Azkenik, gogoan izan behar da organismoa egokitu daitekela zuntz-mota horien presentziara, eta gero eta hobeto jasan ditzakeela, eta beraz, gero eta gas gutxiago sortuko dizkigute.
Hori kontuan hartuta, ez genieke lekaleei beldurrik izan behar. Betiere, aholku batzuk kontuan hartzen baditugu:



