
Elikagaiak hozkailuan banatzerakoan, kontuan hartu behar da hozkailuko gune batetik bestera tenperatura aldatu daitekela. Beraz, hozkailua ondo antolatzen jakin behar dugu, hotz gehien behar duten elikagaien bizitza luzatzeko:
Beheko apaletan fruta eta barazkiak jartzea komeni da. Kajoiek zuzeneko hotzetik babesten dituzte eta 8-10 ºC-ko tenperaturan mantentzen dituzte.
Gunerik hotzenean, beheko apalak (2-4 ºC-ko tenperatura), haragia eta arraina gorde beharko liratezke. Beti ere ontzi edo tupper itxi batean, usain txarrik sortu ez dezaten.
Goiko apalak ez dira hain hotzak; gorde jogurtak, gazta, hestebeteak, prestatutako eta ontziratutako elikagaiak eta erdi-kontserbak.
Latako produktuak, behin irekita, kristalezko pote batera pasatu behar dira, lata hotzarekin lizundu egiten delako eta produktua kutsa dezakeelako.
Atearen infrentzuan edariak, mermeladak eta saltsak gorde ditzakezu.
Arrautzak gainerako elikagaietatik bereizita gorde.
Arrautzontziak arrautzak toki lehor eta fresko batean mantentzeko balio du, baita kutsadura gurutzatua oztopatzeko ere.
