facebook instagram youtube
  • Hidratazioa

    Elikadura osasuntsuaz mintzo garenean, elikagaietan jartzen dugu arreta. Garrantzitsua da, halaber, hidratazioa kontutan hartzea.

    Edari guztien artean, zalantzarik gabe, ura da osasungarriena.

    Baina, ba al dakigu zenbat ur edan behar dugun? Noiz komeni zaigu gehiago edatea? Ur guztiak berdinak al dira?
    Gomendio orokor gisa, 2 litro ur edo 8 edalontzi edan behar ditugula entzun ohi dugu, baina hau ez da batere zehatza: baliteke pertsona batzuentzat hori nahikoa ez izatea, aldiz beste batzuei hainbeste edatea zaila suertatzea. Gainera, ez da gauza bera udan edo neguan edan beharko genuke ur kopurua. Eta behar den kantitatea ere aldatu egiten da jaten dugunaren arabera: frutak, barazkiak, esnekiak, etab. jatean ur asko jaten dugu baita.

    Pertsona heldu osasuntsuetan, egarri-sentsazioari erreparatuz gero, hidratatuak mantendu gaitezke.
    Baina, garrantzitsuena osasungarriak ez diren edariak saihestea da.

    Aipatutakoa laburbilduz, ona hemen gomendio pare bat: