
Sarritan fruta erostera joaten garenean, ez dago guri gustatuko litzaiguken bezain ondua baina guri berehala jateko moduko egoeran egotea gustatuko litzaiguke.
Fruta azkarrago ondu dadin hona hemen pare bat gomendio.
Hainbat irizpideren arabera sailka ditzakegu frutak, horietako bat haien ontze prozesuaren arabera da. Hala, frutak klimaterikoak izan daitezke edo ez.
Sagarra, kiwia, udarea, nektarina, platanoa, mangoa, abrikota, melokotoia… kilmaterikoak dira. Hau da, bildu ostean ontzen jarraitzen dute.
Baina, zergatik?
Frutak ondu einean etilenoa askatzen dute, eta honek ontzea bizkortzen du.
Hau kontutan harturik, fruta bata bestearen ondoan jartzen dugunean, etileno kontzentrazioa are altuagoa da, eta ondorioz ontze prozesua azkartzen da.
Beraz, hori izango litzateke gomendagarriena: fruta bata bestearen ondoan jartzea.
Esan beharra dago etileno gehien askatzen duen fruta, zalantzarik gabe, sagarra dela.
Baina, ez hori bakarrik. Etilenoaren afera kontuan harturik, fruta tapatuta utziz gero, etilenoa ez da atmosferan galduko eta are azkarragoa izango da ontze prozesua.
Tenperaturari dagokionez, giro-tenperaturan uztea komeni da. Leku epeletan azkarrago ontzen baitira.