Bihar ere laborari” lemapean urteurren biribila ospatuko du asteburu honetan Lurramak Miarritzeko Irati erakustazokan. Egitarau oparoa dakar aurtengo festak ere: hitzaldiak, etxeko ekoizpenen azoka, etxaldeko lanak egiteko tailerrak, haurrentzat ekimenak, landareen gunea, kontzertuak, bertako produktuz prestatutako jakiak… Lurrama bestaren bidez Lurrarekiko harremana landu, Euskal Herriko laborariei sustengua eman eta bertako elikagaiak eskuratzeko aukera ederra dugu asteburu honetan.
Aurten gainera, 20. urteurrena aitzakiatzat hartuta, Euskal Herria izango da herrialde gonbidatua eta ekoizleen merkatuan zazpi lurraldetako ekoizleen produktuak ezagutu eta eskuratzeko aukera izango dugu, tartean Oiartzungo Elika Kooperatibako barazkiak.
Ez galdu aukera eta zoaz!! Benetan giro ona egoten da, denon gusturako egitarau zabala antolatu dute, hitzaldietan berehalako itzulpen zerbitzua eskura dago eta gure artean zubiak eraiki eta saretzeko oso aproposa da. Bertan ikusiko dugu elkar!!






