Nekazarien jarduna eguraldiaren menpekoa izaten da erabat eta batzutan kolpe latzak jasotzen dituzte. Ekainaren amaieran sekulako kazkabarrak jo zuen Arantza eta gure barazki, lekale zein oilasko ekoizle Mikel eta Eliri kalte larriak eragin dizkie.
Laboretik laguntza ekonomikoa bideratuko diegu, ez baitugu zalantzarik horrelako egoera zaurgarrietan ere badagokigula gure ekoizleak babestea. Ahal duzuen neurrian, zuen hondar aletxoa jartzera animatzen zaituztegu, ea denon artean behar duten sustengua helaraztea lortzen dugun. Elkartuta asko egin baitezakegu!!
Duela aste batzuk denoi esker Nekane eta Josetxok traktorea konpontzeko nahikoa funts lortu zituzten, ea oraingoan ere lortzen dugun.