Esaera zahar afrikar batek dio jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezakeela.
“Alter Nativas-Construyendo futuros posibles” trantsizio ekimenei eta erregenerazio ekosozialari buruzko dokumentala da. Proiektu kolektibo bat, mundua aldatu nahi duten pertsonek egina, esperientzia eraldatzaileak ikusarazteko eta beste etorkizun posible batzuk inspiratzeko.
Latineko Alter-en (beste bat) eta Nativus-en (jaiotza) “Alternativas” lanak errealitate berriak, jatorri berriak bilatzeari egiten dio erreferentzia. Hori da proiektu dokumental honen abiapuntua, trantsizio sozioekologikoko ekimen berritzaileak erakustea. Munduan pairatzen dugun krisi sistemikoari erantzunak planteatzen ari diren askotariko esperientziak: energetikoa, ekonomikoa, ekologikoa, soziala, kulturala eta epistemikoa.
Esan bezala, “Alter Nativas, Construyendo futuros posibles” elkarlaneko film luze bat da, proposamenak eta aukerak kontuan hartuta honelako gaiak jorratu nahi dituena: Nola egin diezaiokegu aurre egoera horri eta nola egokitu errealitate aldakor batera? Zer alternatiba, banakakoak eta kolektiboak, ari dira dagoeneko martxan jartzen hainbat lekutan, komunitate erresilienteetarantz eta bizi-eredu jasangarriagoetarantz “trantsizioa” egiteko? Zer istorio eta esperientzia berrik markatu dezakete gure auzo, herri eta hirien etorkizuna? Nola eman ditzakegu planetarekin eta gure artean justizia soziala eta harmonia sustatuko dituen ekonomia bat sortzeko lehen urratsak?
Ekainaren 12an proiektatuko dugu Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan arratsaldeko 19:30etan, gorde ongi data agendan eta zatoz! Bestelako etorkizuna eraikitzeko bidean asko baikara inurri lanean ari garenok eta elkar ezagutzak badakar barne-indarra elikatze bat.
