Aurreratu genizuen moduan, Zumarragako Agerre baserriko Joxek ere eskuratu du mimoz ekoizten dituen intxaurrentzat zigilu ekologikoa. Azalarekin ekartzen zizkigun intxaurrek bazuten zigilua lehendik ere baina berriki zurituek ere eskuratu dute. Dakizuen bezala, Laboren eskaintzen ditugun elikagai guztiek ez dute zigilurik baina agroekologiaren aldeko defentsa egiten dugun aldetik, ekoizleak pixkanaka trantsizioa egitera animatzen ditugu.
Aspaldi faltan genituen zurituak, bada, dagoeneko jaso ditugu zigilupean merkaturatutako aurreneko intxaur zuritu ekologikoak. Zorionak Joxe!!