facebook instagram youtube
  • AEK-ko ikasleen bisita

    Aurten ikasturte amaierako irteeran Oiartzungo Intxixu AEK-ko euskara ikasleak izan ditugu bisitan. Labore euskararen arnasgunea da, euskaratik eta euskaraz bizi gara eta bide horretan gero eta gehiago izateko ezinbestekoa da euskaltegiek egiten duten lana eta ikasleen borondatea. Kapitalismoaren alternatiba eraikiz kontsumo kultura berria sortzeko egiten ari garen lana azaldu diegu. Eta zer hoberik bertako ekoizleen produktuekin prestatutako mokaduarekin bukatzea baino?