facebook instagram youtube
  • Errigoraren udaberriko kanpaina abian

    Herria egiteko hamaika forma daude, baina denek komunean duten ezaugarria konpromisoa da, norberetik hasi eta kolektiboan islatzen dena.

    Euskararen kasuan, argi dugu gure eguneroko hautu eta ohiturek izaera eta forma ematen diotela Euskal Herria deituriko lur honi.

    Eguneroko praktiketan herrian eragin bera dute gure kontsumo-ohiturek ere. Gure saskiak eta despentsak burujabeago egiten gaituzten produktuz betetzeak herri proiektu bat elikatzen baita.

    Bide horri eusteko egunerokoan Laboren eskaintzen dizuegunaz gain, badakizue urtean bitan Errigorako kanpainak izaten direla eta gu haien bozgorailu garela. Aurtengo udaberriko kanpaina abian da eta azken egunak dituzue zuen eskaerak egiteko.

    Bete despentsak Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, ardoak, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrekin. Euskaraz etiketatutak eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

    Ez itxaron gehiago eta egin zure eskaera! Elikadura burujabetzaren alde; euskararen alde; Ager eremuaren alde!!

    Udaberriko kanpainaren amaierarekin kointzidituz, martxoak 18an Korrika Kulturalaren barruan, Errigoraren “Eragin Saskiari!”-ren aurkezpen biraren azken hitzordua Oiartzunen bertan izan genuen. Arizmendienean izan zen arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Errigorako kideak Asisko Urmeneta marrazkilariarekin bertaratu zitzaizkigun.

    “Eragin saskiari!” ekimenak tokiko kontsumoa eta euskararen hedapena sustatzen ditu, AEK-ren 24. Korrikarekin bat eginez.

    Zer litzateke Euskal Herria bertatik bertara lurra lantzen duten nekazari txikirik gabe? Eta euskararik gabe?

    Hizkuntzak egiten gaituen bezala, kontsumitzeko erak ere egiten gaitu herri. Beraz, kontsumitzaileok badugu ahalmena, badugu boterea, gure kontsumo-ohituren bidez (hizkuntza-ohiturekin bezala), eredu burujabe baten alde egiteko.

    Errigorako Peru eta Asisko Urmeneta marrazkilaria izan genituen Arizmendienean. Asiskok marrazkien bidez ederki islatu zuen batetik, duela bi mila urte Euskal Herrian Ipar eta Hegoaldearen arteko hartu-eman ekonomikoa, denborarekin hainbaten estrategiaren ondorioz desnaturalizatzen joan dena. Eta bestetik, mundu mailako ekonomia adituek hemendik aurrerakoa nondik bideratu behar ote dugun diotena erabat lerrokatuta dagoela egun Errigorak ordezkatzen duen ereduarekin.

    Bertakoa, ekoizleek finkatutako prezioak, zuzeneko harremana, elikadura burujabetza, auzolana, euskara,… Errigora zein Laboreren izatea osatzen duten baloreak dira. Gure elikadura ohiturekin finean herria egin dezakegu. Konsziente al gara kontsumitzaile gisa dugun botereaz?

    Hitzordua borobiltzeko Errigorako produktuen dastaketa izan genuen.