facebook instagram youtube
  • Oiartzunen urteetan Errigora bultzatzen aritu diren herritarrei aitortza

    Martxoaren 14an, Oiartzungo Korrika egunaren harira AEK-k ongi merezitako omenaldia egin zien urteetan zehar euskara eta elikadura-burujabetza helburu dituen Errigora proiektua herrian bultzatzeko lanetan aritu diren Xabier Iragorri, Salvador Zarrazquin “Toki”, Pier Elizondo eta Xabier Landari. Milesker herria egiteagatik!!

    Korrika ere hastear dugun honetan, aurten Oiartzunen kilometroa eskuratu dugun elkarte eta eragileoi ere petoak banatu zizkiguten. Laborek Gazte Izanakekin partekatuko du 1.289 kilometroa. Martxoaren 23tik 24rako gauean pasako da Oiartzundik. Gorde data eta zatoz gurekin euskararen alde korrika egitera!!