facebook instagram youtube
  • Osasun integralari buruzko saioa

    Otsailaren amaieran Jexux Larretxea izan genuen gurean osasunaren inguruan modu holistiko batean hitz egiten. Datu kontrastuak, bitxikeriak, emozio/organoen arteko lotura, osasuntsu egoteko hainbat gako eta urteetan zehar kontsultan ikusi eta ikasitakoetan oinarritutako hainbat kontu partekatu zizkigun.

    Badakizu gure osasunean elikaduraren eragina %80-90ekoa dela? Ez itxoin gaixotu arte elikadura ohiturak aldatzeko, eman garrantzia prebentzioari!!

    Oso saio interesgarri eta aldi berean gertukoa izan zen! Saio osoa grabatuta dugu, laster jarriko dugu zuen eskura.

    Milesker Jexux gure gonbita onartu eta zure jakinduria gurekin partekatzera etortzeagatik eta, nola ez, hitzordura bertaratu zinetenoi!!