Versum
Bertako garagardoa dastatzeko aukera paregabea da Irungo Mikel Lluciak Pagoaldean elaboratutako Versum garagardoa.
Irungo Anzaran auzoan kokatutako Boulevard garagardotegian lan egiten hasi ziren Mikel eta bere osaba Antonio duela 20 urte baino gehiago. Garagardotegia erdigunetik aldentatu zegoenez, zerbait berezia egin behar zutela argi zeukaten: garagardo mota desberdinak eskeini.
Pandemiak egoera larrian utzi zituen, eta aldaketa bat beharrezkoa zela ikusi zuten; hau dela eta, garagardo propio ekoizten hasi ziren, eta horrela sortu zen Versum. Oiartzungo Pagoaldea poligonoan produzitzen dute, eta gaur egun hiru garagardo mota desberdin dauzkate eskuragarri:
- IPA motakoa, Ekia izenarekin.
- Tostatua, Oreka izenarekin.
- Saison motakoa, Edabe izanarekin.
Bakoitzak bere ezaugarri eta historio propioa dauka, hemen sakatuz Diario Vascon Mikelek hobeto azaltzen du hiru garagardo hauen nondik norakoa. Hori bai, hiru motek ezaugarri amankomun bat daukate: gluten gabekoak dira. Miekelek esan digunez enzima bat gehitzen die, zeliakoek edan posible izan dezaten. Eta bidenabar, bere izaera eta bizitza-filosofiarekin lerrokatzen du proiektua: denontzat garagardo bat egon dadila bermatuz.
Miekel eta bere osabaren produktu eta proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi ezkero, bisita ezazue haien web-gunea.
Produktuak
- Garagardoa


