facebook instagram youtube
  • Burujabetzen kontzejua

    Burujabetzen Kontzejua antolatu dugu datorren otsailaren 21erako. Ekitaldia Landetxen izango da, 11:30ean, eta herritar guztiei irekia izango da.

    Kontzejuaren helburua Oiartzun Burujaberen ibilbidea partekatzea izango da, bai eta egitasmoaren baitan garatu diren proiektu estrategikoak azaltzea ere. Topaketan zehar, azken urteetan egindako lana ezagutaraziko da, eta burujabetzaren inguruan herrian irekitako bideak eta esperientziak jarriko dira erdigunean. Elikadura, energia, zaintza, euskara eta kulturartekotasuna, eta kulturatik proiektu bana azalduko dira.

    Halaber, etorkizunera begirako erronkak eta aukerak aztertzeko tartea izango da, hausnarketa kolektiboa sustatuz eta Oiartzun Burujaberen norabidea elkarrekin lantzeko asmoz.

    Herriko eragile eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu Burujabetzen Kontzejura bertaratzera, proiektuaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko eta burujabetzaren aldeko dinamika komunitarioan parte hartzeko.