Oso pozik gaude 1. Arropa Truke Azokak zuen artean izandako arrakastarekin. Jende asko gerturatu zen eta arropa asko trukatu genuen geure artean. Orohar oso egoera onean dauden jantziak ekarri zenituzten eta hori eskertzekoa da. Ekarritako jantzi askok etxe berria aurkitu dute, besteren batek inoiz maite izan dituen altxorrek jabe berria baititute.
Aho-zapore goxoa utzi zigun kontsumo jasangarriago baten alde eginiko arropa truke azokak. Jantziak trukatzeaz gain, pedagogia egiteko ere baliatu genuen hitzordua.
Bertaratutakoak gehiagorako gogoz geratu ziren eta maizago egiteko eskaerak ere jaso genituen baina aurreratu genizuen moduan urtean bitan egingo dugu, ez baitugu 2. eskuko kontsumismoa bultzatu nahi eta ezta komertzio txikia kaltetu ere.
Oso arratsalde polita pasa genuen bestelako mundu bat amesten dugunok eta Laboreren ekosistema ekoizle eta bazkideok osatzen dugun komunitatea baino zabalagoa dela erakutsi genuen.
Udaberrira arte itxoin beharko dugu berriro ere biltzeko, gogoz hartzen dira piskatean zain egondako ekimenak ezta?





























Arropa-Truke azokan trukatu gabe geratu ziren jantziak dohaintzan eman dizkiogu Emaus Gizarte Fundazioari. Oreretako Nafarroa Hiribideko dendan egongo dira salgai. Ekonomia zirkularra sustatzen jarrai dezagun.
Ezagutzen duzue Emausen Oreretako ekoshop saltokia?



