Atzokoan “Model-Eko. Ekoizpen eta elikadura ekologikoa, etorkizuneko eredu” proiektuaren baitan Kantabriako I.E.S. Lope de Vega formakuntza profesionaleko hezkuntza zentroan elikadurari buruzko ikasketak egiten ari den ikasle taldea bisitan izan genuen Labore Oarso proiektuaren erpin guztien berri izateko. Bezperan Elikako baratzeetan egon ziren elikadura-kateko funtsezko katebegia bertatik bertara ezagutzen. Egun hauetan ikusi eta entzuten ari direna etorkizuneko inspirazio iturri izatea desio dugu.





