facebook instagram youtube
  • Seaskaren aldeko txokolatezko egutegiak

    Nabari da piskanaka urte amaierara ere gerturatzen ari garela eta, urtero moduan, Hendaiako Ikastolaren aldeko txokolatezko egutegiak ere ekarri dizkigu Aritzek. Arrakasta handia izaten dute zuen artean. Eskudirutan ordaindu behar dituzuela kontutan izan.

    Aurten estreinekoz, hedapen handiagoa izateko helburuarekin, online salmenta aktibatu dute: www.payasso.fr/gureikastola/txokolatezkoegutegiak webgunean eska dezakezue eta Labore Oarson jasotzea hautatu. Azaroaren 20 eta 27an egingo ditugu banaketak. Abenduan Baigorriko Laia txokolategiko txokolate bikainaz gozatu bitartean eman diezaiogun hauspoa Seaskari.