Organics Clean Awards 2019an “Orgànics“ aldizkariak sortutako sariak dira, mundu osoko kosmetika eta makillajeko markek parte hartu dezakete, beti ere kosmetika naturala, kalitatezkoa eta benetazkoa bada, eta, ekologikoak edo ez, zihurtatuak edo ez … denetarik dago baina kosmetika garbia, toxikorik gabea, ingurumenarekiko konpromisoa dutenak ikuskatzen dituzte eta lehiaketan parte hartzeko ontzat eman. Sari hauek nahiko ezagunak dira kosmetika kontsumitzaileen artean beraz, kontsumitzaileek kosmetika-marka egokiak eta produktu osasuntsu eta jasangarriak identifikatzeko lagungarriak dira.
Aurtengo edizioan Lavandularen lau produktu saritu dituzte: esne garbitzailea, bular-ukendua, ileko maskarila eta aftersun-a. Horietaz gain, beste sari bat ere jaso dute: “editorearen ustez” 2026ko zihurtatutako marka onenaren finalista saria.



Eskuratutako sariak Lavandulako lagunentzat egiten duten lanaren errekonozimendua dira, batez ere. Gaur egun, eta, kosmetikaren alorrean bereziki, izugarrizko lehia dago eta batzuetan ez da erreza horren inbertsio handia egin ondoren zure marka eta produktuek ikusgarritasuna izatea.
Zorionak bikote eta milesker Laborezainoi horren kalitate oneko kosmetika osasuntsu eta koherentea eskaintzeagatik!!!


